Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2021eko otsailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
894

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 1ekoa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita turismoko enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen aginduak finkatutako esparruan 2020ko ekitaldian eman diren laguntzen enpresa onuradunen zerrenda.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko apirilaren 30eko Aginduaren bitartez (2020ko ekainaren 5eko EHAA, 109. zk.), turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen da.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikaren iragarki-taulan argitaratu da laguntzen espedienteak ebazten dituen Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2020ko abenduaren 30eko Ebazpena, eta, aipatutako aginduaren 16. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jakinaraztea, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala, turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen aginduak finkatutako esparruan, 2020ko ekitaldian eman diren laguntzen enpresa onuradunen eta emandako laguntzen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 1a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala