Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2021eko otsailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
890

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 4koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bitartez Arrantzako Kapitain titulua lortzeko 2021eko azterketa arruntetarako deia egiten baita, martxoaren 10eko 449/2020 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Hain zuzen ere, Errege Dekretu horrek aldatu egiten du arrantza-sektoreko titulu profesionalak arautzen dituen urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretua, haren baldintzak eta ondorioak modernizatzeko asmoz.

Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagokio itsas arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea; eta, eskumen horren arabera, eta arrantza-sektoreko titulu profesionalak arautzen dituen urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretua aldatzen duen (haren baldintzak eta ondorioak modernizatzeko asmoz aldatzen du, hain zuzen ere) martxoaren 10eko 449/2020 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DU:

Ondoren adierazten diren 2 deialdi egitea, 2021ean Arrantzako Kapitain titulazioa lortzeko azterketa teorikoa egiteko:

1. deialdia.– 2021eko martxoaren 1etik aurrera.

2. deialdia.– 2021eko urriaren 4tik aurrera.

Azterketen data zehatzak Blas de Lezo – Pasaiako Itsas Arrantza BHI institutuaren iragarki-taulan iragarriko dira, azterketak egin baino astebete lehenago.

Deialdiak honako hauen arabera egingo dira:

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– 1.– Azterketak Pasai San Pedron (Gipuzkoa) egingo dira, Blas de Lezo – Pasaiako Itsas Arrantza BHIn.

Halaber, azterketa guztiak horretarako eratutako epaimahaiak ebaluatuko ditu. Epaimahaia eratzeko, kontuan hartuko dira ebazpen honen bosgarren oinarriak xedatutakoa eta otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak zerbitzuko arrazoiak direla-eta eman beharreko kalte-ordainei buruz xedatutakoa.

2.– Azterketak indarrean dauden programetara egokituko dira, Arrantza sektoreko titulu profesionalak arautzen dituen urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 7ko APM/243/2018 Aginduaren arabera.

3.– Eskabideak Pasai San Pedron (Gipuzkoa) bete beharko dira, Blas de Lezo – Pasaiako Itsas Arrantza BHI institutuaren idazkaritzan.

4.– Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak adierazten du eskabideetako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, tratamendurako. Nahi izanez gero, eskatzaileak eskubidea izango du datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta datuen aurka egiteko, legeak aurreikusi bezala. Horretarako, idazki bat bidali beharko du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), aipatutako zuzendaritza baita tratamenduaren arduraduna.

Eskabidea formalizatu ondoren, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

– Indarrean dagoen Nortasun Agiri Nazionalaren, bizileku-txartelaren edo pasaportearen fotokopia.

– Alturako Arrantzako Patroiaren titulua, Alturako Patroiaren (Arrantza) titulua, edo titulu hori eskatu izanaren frogagiria.

5.– Halaber, azterketa teorikoak egiten direnean, hautagaiek aldean izan beharko dute indarrean dagoen Nortasun Agiri Nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea.

6.– Eskabideak honako epe hauen barruan aurkeztuko dira:

– 1. deialdia, 2021eko otsailean: 2021eko otsailaren 22tik 26ra.

– 2. deialdia, 2021eko urrian: 2021eko irailaren 13tik 24ra.

7.– Azterketetan parte hartzeko dokumentazioa hemen aurkeztu ahal izango da: Blas de Lezo - Pasaiako Itsas Arrantza BHI institutua (Marinelen kalea 2, Pasai San Pedro, Gipuzkoa).

8.– Azterketara aurkeztu ezean, matrikula ezin izango da hurrengo deialdi baterako aldatu, tartean arrazoi larriak ez badira behintzat (arrazoi horiek behar bezala justifikatu beharko dira epaimahaiaren aurrean).

Bigarrena.– Azterketak baloratuko dituzten epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak izendatuko ditu.

Hirugarrena.– Epaimahaietako buruek azterketa-zentro bakoitzeko iragarki-oholean jarriko dituzte deialdi eta titulazio guztietako azterketen datak, deialdi honetan ezarritako epeetan, eta lehenengo oinarrian ezarritakoari kalte egin gabe. Era berean, behar den denborarekin, zentro bakoitzeko iragarki-oholean, azterketa-orduak, epaimahai aztertzaileen osaera, eta onartuen eta baztertuen zerrendak jarriko dituzte.

Laugarrena.– Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak. Hautagaiek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipaturiko zerrenda horiek jendaurrean jarri eta 5 eguneko epean. Erreklamazioak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, NANaren fotokopiarekin batera. Datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea adierazi beharko dira, idatziz erantzun ahal izateko.

Azterketak 2 urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen diren unetik aurrera. Salbuespenez, berrikusi diren azterketak 3 urtez gordeko dira.

Bosgarrena.– Deialdi honen aurka eta beraren ondoriozko egintza administratibo guztien aurka jo ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/12015 Legean ezarritako modu eta kasuetan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 4a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala