35. zk., 2021eko otsailaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
886
25/2021 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Emergentziak erakundeko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez bete gabe uzten den Osakidetzako Emergentziak Erakundean Mantentze-lanetako eta Instalazioetako Buru lanpostua (parkeko arduraduna) izendapen askez betetzeko deialdia.
Emergentzietako zuzendari gerentearen azaroaren 27ko 151/2020 Ebazpenaren bidez, Emergentziak Erakundean Mantentze-lanetako eta Instalazioetako Buru lanpostua (parkeko arduraduna) izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta onartutako hautagai bakarra deialdiko lanpostuaren profilera egokitzen ez denez, deialdia hutsik utziko da.
Adierazitakoagatik, pertsonalaren alorrean indarrean dagoen legediak Zuzendaritza Gerentzia honi aitortutako ahalmenez baliatuta, hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Emergentziak Erakundean Mantentze-lanetako eta Instalazioetako Buru lanpostua (parkeko arduraduna) izendapen askez betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzako intranetean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2021eko otsailaren 1a.
Emergentziak erakundeko zuzendari gerentea,
OSCAR ALLER GARCIA.