35. zk., 2021eko otsailaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
885
EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 25ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez baliogabetzen baita zuzendari beraren 2020ko urriaren 30eko Ebazpena. Horren bidez onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduretan kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda, programazio didaktikoa ez entregatzeagatik (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitu ziren), izangai bat prozedura horretatik kanpo uzteari dagokionez.
Gorka Lozano Merino jaunak –izangaia da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretan, bai eta espezialitate berriak eskuratzekoetan ere– gorako errekurtsoa jarri zuen Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko urriaren 30eko Ebazpenaren kontra (EHAA, 2020ko azaroaren 13a). Ebazpen horren bidez, argitara eman zen kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda, programazio didaktikoa epean ez entregatzeagatik.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2021eko urtarrilaren 5eko Ebazpenaren bidez, aintzat hartu da jarritako gorako errekurtsoa. Halaber, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2021eko urriaren 30eko Ebazpena baliogabetuko da, errekurtsogilea prozedura horretatik kanpo uzteari dagokionez. Hori dela-eta, Gorka Lozano Merino jaunari aitortzen zaio Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran parte hartzen jarraitzeko eskubidea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko ingeleseko espezialitatean, txanda librean.
Era berean, Gorka Lozano Merino jaunak irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatu da.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Baliogabetzea Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2021eko urriaren 30eko Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baita kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda programazio didaktikoa epean ez entregatzeagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduretan (Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutakoak), Gorka Lozano Merino jauna kanpo uzteari dagokionez.
2. artikulua.– Aitortzea Gorka Lozano Merino jaunari Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako sartzeko hautaketa-prozeduran parte hartzen jarraitzeko eskubidea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko ingeleseko espezialitatean, txanda librean, irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizunarekin.
3. artikulua.– Ebazpen hau argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bai eta Hezkuntza Saileko honako Interneteko helbideetan ere:
– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «2020ko Epe. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Sartzeko eta iristeko prozedurak» – «Berriak».
– http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ – «2020ko Epe. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» – «Oposizio-aldia» atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 25a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
BLANCA MARÍA GUERRERO OCEJO.