31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 14 ZENBAKIKO EPAITEGIA
815
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 2661/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 2661/2019 adostasunik gabeko dibortzioa.
Gaia: dibortzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Marta Pascual Miravalles.
Judizio horretan, epaia eman zen 2021-01-28an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Richard Rojas Zubieta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2021eko otsailaren 2a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.