Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2021eko otsailaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
717

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragarkia, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak hainbat espediente irekitzeko eman dituen ebazpenak, lege hauetan ezarritakoa haustearekin lotuta: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa (1/92 LO), Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa (4/15 LO) eta Segurtasun Pribatuaren apirilaren 4ko 5/2014 Legea (SPL)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira iragarki honetan: «Iragarkia, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak hainbat espediente irekitzeko eman dituen ebazpenak, lege hauetan ezarritakoa haustearekin lotuta: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa (1/92 LO), Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa (4/15 LO) eta Segurtasun Pribatuaren apirilaren 4ko 5/2014 Legea (SPL)». Iragarki hori 2021eko urtarrilaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (18. zk.) argitaratu zen, eta 2021eko urtarrilaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofizialaren ediktu-taula bakarrean (24. zk.) (ID: N2100067828). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Eranskinaren «Hautsitako artikulua» izeneko zutabean, EHAAren 2021/396 (4/3) eta 2021/396 (4/4) orrialdeetan, eta BOEko eranskineko 4. eta 5. orrialdeetan,

Hau dio:

«01.00 LO 4/15».

«01.02 LO 4/15».

edo

«01.03 LO 4/15».

Baina hau esan behar du:

«36.06 LO 4/15».


Azterketa dokumentala