28. zk., 2021eko otsailaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (262 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
706
EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 14koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen 2015eko irailaren 16ko Aginduan araututako laguntzen 2020ko deialdiko onuradunen zerrenda. Agindu hori, lehenengo, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduak aldatu zuen, eta gero, 2019ko uztailaren 18ko Aginduak.
Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduak 16. artikuluaren 3. puntuan ezartzen du eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaiola laguntzak emateko ebazpena, eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela onuradunen zerrenda.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2020ko abenduaren 23ko Ebazpena jakinarazi ostean (dirulaguntza ematekoa), honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea 2015eko irailaren 16ko Aginduan araututako 2020ko laguntzen onuradunen zerrenda, eranskinean ageri diren bezala. Agindu horren bidez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da. Agindu hori, lehenengo, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduak aldatu zuen, eta gero, 2019ko uztailaren 18ko Aginduak. Zerrenda hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak bere eskumenak erabilita eman duen ebazpena dela-eta argitaratzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 14a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.