23. zk., 2021eko otsailaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (251 KB - 2 orri.)
- EPUB (236 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
598
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira EAEko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearen ebazpen batzuk, eskubide batzuk inskribatzeko agintzeko direnak.
Banakako jakinarazpena egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da EAEko Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistratzailearen ebazpena jakinarazteko, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazitako ebazpenak interesdunen aldekoak dira, dagozkien obren eskubideak Jabetza Intelektualaren Erregistro Nagusian inskribatzeko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 11.
Kultura Ondarearen zuzendaria,
MIKEL XABIER AIZPURU MURUA.