23. zk., 2021eko otsailaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
587
EDIKTUA, seme-alaben gaineko neurriei buruzko arazo intzidentalei buruz bideratutako 10/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 10/2020 arazo intzidentalak.
Gaia: seme-alaben gaineko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Leire Fraga Areitio.
Judizio horretan, autoa eman zen 2020-12-22an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Vanderlucia Dos Santos Barroso demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Barakaldo, 2020ko abenduaren 22a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.