23. zk., 2021eko otsailaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (212 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
586
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostutako neurriei buruzko 129/2020 prozeduraren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 129/2020 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (elkarrekin adostuta).
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Idoia Gutierrez Lopez.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Osarobo Otasowieri ediktu bidez jakinaraztea 2020-08-18an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatu ahal izateko.
Barakaldo, 2020ko abenduaren 21a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.