Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2021eko otsailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
576

AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, José Luis Quintas Díez jauna, Administrazioan kargudun publikoaren lanpostu bat betetzera igarotzeagatik, ondoren zehazten den kargutik kentzea xedatzen duena. Kargua: Osasun Saileko Koordinazio Ekonomikorako Zuzendariordetzan zuzendariordearen lanpostua -512026 kodea, 1 dotazioa-.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horren 10.1.c artikuluari jarraituz ematen zaizkidan aginpideez baliatuz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun Saileko Koordinazio Ekonomikorako Zuzendariordetzan zuzendariorde den José Luis Quintas Díez jauna kargutik kentzea (512026 kodekoa, 1 dotaziokoa), Administrazioan kargudun publikoaren lanpostu bat betetzera igarotzeagatik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango ditu 2021eko urtarrilaren 15etik aurrera.

Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 13a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala