23. zk., 2021eko otsailaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
575
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2020ko azaroaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Hezkuntza Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren lanpostu hutsa (512076/3) izendapen askez betetzeko deialdia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako akats bat atzeman da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko azaroaren 25eko Aginduaren testuan (2020ko abenduaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 241. zk.). Agindu horren bidez, Hezkuntza Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren lanpostu hutsa (512076/3) izendapen askez betetzeko deialdia ebazten da. Hortaz, dagokion zuzenketa egin behar da hemen:
Lehenengo xedapenean,
honela dio:
«Lehenengoa.– Amaia Urcelay Azcune andrea Hezkuntzako Gipuzkoako lurralde-ordezkari izendatzea, (...)».
Baina honela esan behar du:
«Lehenengoa.– Amaia Urzelai Azkune andrea Hezkuntzako Gipuzkoako lurralde-ordezkari izendatzea, (...)».