Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2021eko urtarrilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
530

AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 25ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bitartez Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko langile baten kargu-uztea xedatzen baita.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea formalizatzen dut:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mireia Zarate Aguirre andrea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Nazioartekotzeko aholkulariaren kargutik (kodea: 5294 kodea; dotazioa: 1) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2021eko urtarrilaren 25ean izango ditu ondorioak. Kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak emateko azken egunarekin.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 25a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala