21. zk., 2021eko urtarrilaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
528
AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 26koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko behin-behineko langile baten kargu-uztea xedatzen baita.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz, kargu-uztea formalizatzen dut, eta, beraz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Sergio Emilio Juanena Guruceta jauna Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Komunikazio aholkulariarenlanpostutik kentzea (kodea: 5223; dotazioa: 7) eta egin duen lanarengatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2021eko urtarrilaren 29tik aurrera izango ditu ondorioak. Dena dela, kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak ematen dituen azken egunarekin.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 26a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.