21. zk., 2021eko urtarrilaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
494
EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 26koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako behin-behineko langile bat kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, ondoren zehazten den kargutik kentzea formalizatzen dut eta hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Juan Antonio Fernández Erdocia jauna lehendakariaren aholkulari kargutik kentzea (kodea: 5311; dotazioa: 1; maila: sailburuordea, Lehendakaritzan).
Bigarrena.– Kargutik kentzeak 2021eko urtarrilaren 29tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 26a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.