Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2021eko urtarrilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
493

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 26koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako behin-behineko langile bat kargutik kentzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, ondoren zehazten den kargutik kentzea formalizatzen dut, eta hau:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Cristina Uriarte Toledo andrea lehendakariaren aholkulari kargutik kentzea (kodea: 5210; dotazioa: 2; maila: sailburuordea, Lehendakaritzan).

Bigarrena.– Kargutik kentzeak 2021eko urtarrilaren 29tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 26a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala