Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2021eko urtarrilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
490

22/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Lehendakariaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko urtarrilaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Juan Antonio Fernández Erdocia jauna Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusi izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urtarrilaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala