13. zk., 2021eko urtarrilaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (212 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
281
EDIKTUA, 253/2020 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 253/2020 prozedura arrunta.
Gaia: judizio arrunta.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Elsa Pacheco Gurpegui.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-11-30ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Alan Moran Andres eta Jesus Mario Moran Garcia demandaturen egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Barakaldo, 2020ko abenduaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.