12. zk., 2021eko urtarrilaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 2 orri.)
- EPUB (225 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
271
IRAGARKIA, ur-aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko egon daitezkeen interesdunei jakinarazteko dena.
Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Jakinarazpen saiakera eginda, eta hau egin gabe geldituta, Administrazio Publikoen Ohiko Administrazio Prozeduraren urriak 1eko 2015/39ko Legearen 44.artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, urari buruzko legearen testu bategina duen seigarren xedapen-iraunkorrean (uztailak 20ko, 1/2001 Legegintza Errege Dekretuaren, uztailak 24ko BOE, bidez onartua) ezarritakoarekin bat eginez, Uraren Euskal Agentziak, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruko arroetako aprobetxamenduetan kokatzen diren ur-aprobetxamenduen azterketa eta ondorengo erregularizazioa gauzatuko du. Horri dagokionez, Iragarki honen eranskinean zehazten diren ur-aprobetxamenduen ezaugarriak aztertu dira, eta honen erregularizaziorako, emakidaren iraungitze espedienteari hasiera ematea beharrezkoa izan daitekeela ikusten da.
Edozein administrazio akzio aurrera eraman aurretik, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epea zabaltzen da beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko; horiek, Uraren Euskal Agentziaren Egoitza Nagusira bideratuko dira. Helbidea: Orio kalea, 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 18a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.