Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2021eko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
270

IRAGARKIA, isurketak baimentzeko prozeduran emandako ebazpena jakinaraztekoa.

Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kantauriko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariari, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Asturiasko Justizia Auzitegi Nagusian. Bi errekurtsoak aurkezteko epeak, hurrenez hurren, hilabetekoa eta bi hilabetekoa izango dira, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Espedientea interesdunen eskura izango da Uraren Euskal Agentziaren Mendebaldeko Kantauriar Arroen bulegoan. Helbidea: Urkixo zumarkalea 36, 7., 48011, Bilbao.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 17a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala