12. zk., 2021eko urtarrilaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (257 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
257
EBAZPENA, 2020ko abenduaren 28koa, Osasuneko sailburuordearena, Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzen duena.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzeko eskaera jaso da. Hori dela eta, honako hauetan xedatutakoa hartu behar da aintzat: Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioari buruzkoa; uztailaren 3ko 14/2007 Legea, Ikerketa Biomedikoari buruzkoa, eta abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretua, Sendagaiekin egindako saiakuntzak, Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoak eta Azterketa Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzen dituena. Horrenbestez, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 8.2.d artikuluak ematen dizkidan eginkizunak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea.
Bigarrena.– Honako pertsona hauek batzorde horretako kideak direla baiestea:
Presidentea:
Guillermo Alcalde Bezhold jauna. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Nefrologian espezialista.
Idazkaria:
Verónica Tíscar González andrea. Erizaintzan graduatua. Osasun-zientzietako doktorea.
Batzordekideak:
Iciar Alfonso Farnós andrea. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Farmakologia Klinikoan espezialista.
María Teresa Audicana Berasategui andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Alergologian espezialista.
Ainhoa Alvarez Ruiz de Larrinaga andrea. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Neurofisiologia Klinikoan espezialista.
Marianela Hernández López andrea. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Medikuntza intentsiboan espezialista.
Estíbaliz Cristóbal Domínguez andrea. Erizaintzan diplomaduna.
Javier Martínez Gorostiaga jauna. Farmazian doktorea. Ospitaleko Farmazian espezialista.
Ignacio Garitano Gutiérrez jauna. Medikuntzan lizentziaduna. Ginekologian eta Obstetrizian espezialista. Familia eta Komunitate Medikuntzan espezialista.
Carlos Martínez Martínez jauna. Farmazian lizentziaduna. Ospitaleko Farmazian espezialista.
Iratxe Salcedo Pacheco andrea. Medikuntzan lizentziaduna. Pediatrian espezialista.
Ernesto Pérez Persona jauna. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Hematologian eta Hemoterapian espezialista.
Iñigo de Miguel Beriain jauna. Zuzenbidean doktorea. Datuak babestearen arloko aditua.
Jose Ignacio Jiménez Ortiz de Guinea jauna. Giza Zientzietan lizentziaduna.
Hirugarrena.– Arabako ESIren batzordeak jardun-eremu geografiko eta instituzional hau izango du: ikerketa-proiektuak eta baimendu ondoren eta behaketa bidez egindako zentro bakarreko azterlanak, sendagairik gabeak, honako hauetan egindakoak: Arabako ESI, Arabako Errioxako ESI, Arabako Osasun Mentaleko Sarea, Arabako Osasun Barrutiko ospitaleetako zein ospitalez kanpoko zentro pribatu guztiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Arabako Osasun Barrutian dituen zentroak.
Laugarrena.– Ebazpen honen bidez emandako akreditazioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, hiru urterako; epe hori amaitutakoan, indarraldia luzatu ahal izango da dagokion eskabidea egin ondoren, betiere 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Bosgarrena.– Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari jakinarazi beharko zaio akreditazioa berritu dela.
Seigarrena.– Honako hauek helarazi beharko dizkio batzordeak Osasun Sailari, gordailutu ditzan eta haien berri eman dezan: funtzionamendurako prestatutako lan-prozedura espezifikoak, bileren maiztasuna, erantzunak emateko finkatu duen gehieneko denbora, eta, indarreko legediarekin bat etorriz, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari egin behar dizkion jakinarazpenak.
Zazpigarrena.– Osaeran aldaketaren bat gertatuz gero, Arabako ESIko Ikerketako Batzorde Etikoak hilabete lehenago eskatu beharko du aldatzeko baimena.
Zortzigarrena.– Halaber, Arabako ESIko Ikerketako Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarretan aldaketaren bat izanez gero, Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, hilabeteko epean, aldaketa gertatzen denetik hasita, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, hala ezarrita baitago Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 28a.
(80/2017 Dekretuaren 1. xedapen gehigarrian jasotako ordezkapen-araubidearekin bat etorriz).
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,
ITZIAR LARIZGOITIA JAUREGUI.