12. zk., 2021eko urtarrilaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
256
AGINDUA, 2020ko abenduaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez indarrik gabe uzten baita Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Agindua aldatzen duen 2020ko azaroaren 13ko Agindua, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak arautzen dituena eta horietarako deialdia egiten duena.
Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Aginduaren bidez, osasun-arloko profesionalak prestatzeko beken eta laguntzen 2020ko deialdia egin eta laguntzak arautu ziren.
2020ko azaroaren 13ko Aginduaren bidez, 2020ko urriaren 6ko Aginduaren 2. eta 10. artikuluak aldatu ziren.
Aldatzeko agindu horretan, eskabideak aurkezteko beste epe bat ezarri zen, hilabetekoa (1), hain zuzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2020ko abenduaren 4an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ondorioz, eskabideak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 4an amaituko litzateke, eta ezin izango lirateke ebatzi 2020ko abenduaren 31 baino lehen.
Horregatik guztiagatik, indarrean dauden legeek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Indargabetuta uztea Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Agindua aldatzen duen 2020ko azaroaren 13ko Agindua, zeinaren bidez osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak arautzen eta horietarako deialdia egiten baita.
Bigarrena.– Espediente honetako jarduketak indarrik gabe geratzen den agindu hori onartu aurreko unera atzeratzea, aurkeztutako eskabideak izapidetu eta ebatzi ahal izateko, Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Aginduari jarraikiz (osasun-arloko profesionalak prestatzeko 2020ko beka eta laguntzetarako deialdia egiten duena eta horiek arautzen dituena).
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 14a.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.