12. zk., 2021eko urtarrilaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 1 orri.)
- EPUB (210 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BEASAINGO UDALA
251
IRAGARKIA, lanpostu-betetze baten deialdiari buruzkoa: Beasaingo Lurraldeko Arloko koordinatzaile lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdiko oinarri arautzaileak.
2020ko abenduaren 31ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (250. zk.) osorik argitaratu dira lanpostu huts hau zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak: Beasaingo Udaleko plantillan hutsik dagoen Lurraldeko Arloko Koordinatzaile lanpostu bat, Administrazio Bereziko Eskalakoa.
Eskabideak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izango da, deialdiaren laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Deialdi honi dagozkion ondorengo iragarkiak, oinarriekin bat etorriz bidezkoak direnean, oinarrietan bertan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.
Beasain, 2021eko urtarrilaren 11.
Alkatea,
LEIRE ARTOLA UGALDE.