Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2021eko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
246

567/2020 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian Zibersegurtasunaren eta Sistemen Arloko atalburu korporatiboaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia egiten den.

Zibersegurtasunaren eta Sistemen Arloko Atalburu Korporatibo lanpostua hutsik dago Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetzan, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Giza Baliabideen Zuzendaritza honek, honako atxikipenaren eta oinarrien arabera

OINARRIAK

1.– Lanpostuaren atxikipena eta eginkizunak.

Atxikipena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia. Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetza (Teknologia arloa). Lanaldi zatitua. Vitoria-Gasteiz.

Euskarazko 3. Hizkuntza-eskakizuna (Derrigortasun data: 2013-12-03).

Lanpostuaren eginkizunak:

– Informazio-sistemen azpiegiturak eta komunikazioak definitzen laguntzea.

– Azpiegiturak, komunikazioak eta lanpostua hornitzeko eta hobetzeko proiektuak bultzatzea.

– EJIErekin koordinatzea eta hitz egitea, azpiegituren, komunikazioen eta lanpostuaren arloko prozesuen jarraipena egiteko.

– Zibersegurtasun-estrategia erakundearen helburuekin lerrokatzea.

– Zibersegurtasunaren araudia definitzea eta betetzen dela zaintzea.

– Segurtasun operatiboko ahuleziak kudeatzea, prebenitzea, detektatzea eta aztertzea.

– Zibersegurtasunarekin lotutako gaiei buruzko informazioa eta informazioa ematea erakundeari.

– Zibersegurtasuneko edozein gorabeheraren aurreko ekintzak eta erantzunak kudeatzea.

– Erakundea informazio-sistemen segurtasunaren arloan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.

– Kontratuak kudeatzea.

– Ekipoak eta pertsonak kudeatzea.

2.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek.

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea A1/A2 talde profesionalean.

b) Lan-esperientzia hau, gutxienez, edukitzea: 4 urte (A1/A2 talde profesionalean).

c) Titulazio Akademikoa: Informatikako ingeniaria edo baliokidea.

d) Euskarazko 3. Hizkuntza Eskakizuna izatea.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzaren Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak.

3.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.

Honako arlo hauetako eskarmentua eta ezagutzak baloratuko dira:

– Ezagutza eta egiaztatutako esperientzia Osakidetzaren azpiegitura- eta komunikazio-ereduak ezartzean.

– Ezagutza eta egiaztatutako esperientzia zibersegurtasuneko ekimenetan.

– Esperientzia ingurune sanitarioetarako komunikazio- eta segurtasun-ereduak diseinatzen.

– Inguru sanitarioan erabiltzaile kopuru handia duten azpiegitura kritikoak diseinatu eta kudeatu izana.

– Babes- eta segurtasun-tresnak definitzea eta ezartzea.

– Sektore publikoa ezagutzea Kontratazioaren eta Zibersegurtasunaren arloan.

Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, komunikazioak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu. Modu berezian balioztatuko dira azpiegituren, komunikazioen eta zibersegurtasunaren kudeaketarekin lotutakoak.

Era berean, lanpostu horretan aritzeko balioa eransten duten eta interesgarritzat jotzen diren merezimendu guztiak aurkez daitezke.

4.– Euskararen ezagutza.

Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera baloratuko da.

5.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Zuzendaritza Nagusian, helbide honetan: Araba kalea, 45. Vitoria-Gasteiz. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiekin, eta dokumentatutako curriculum vitae-rekin batera, Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dute (Araba kalea, 45, 01006 PK, Vitoria-Gasteiz). Honako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratu finkoduna dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Kontuan hartzeko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta badaude, betiere izangaiak eskabidean horrela dela adierazi baldin badu.

6.– Balorazio Batzordea.

Balorazio batzorde bat osatuko da, batzordeburu izanik Giza Baliabideen Hautaketa eta Horniketaren zuzendariordea edo hark eskuordetzen duena, eta horrez gain hauexek izango dira bertako partaideak: Informatikako eta Informazio Sistemetako zuzendariordea, Teknologia eremuko zerbitzuburua (Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetza), eta Giza Baliabideen Hautaketa eta Horniketako Zuzendariordetzako Teknikaria (idazkari izango dena, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidearekin).

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta egitekotan, izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginda, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

7.– Hautatzeko prozedura.

Inolaz ere ezingo dira baloratu deialdiaren Iragarkia EHAAn argitaratzen den egunean eduki ez diren merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak ere.

8.– Prozedurari amaiera ematen dion Ebazpena.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpenaren bitartez amaituko da hemen hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta Osakidetzako intranetean eta web-orrian argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.


Azterketa dokumentala