12. zk., 2021eko urtarrilaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
243
EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 12koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketa bateraturako epaimahaia izendatzen duena.
Gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak lehiaketa bateratua arautzen du bosgarren xedapen gehigarrian, eta hor ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoak epaimahai bat izendatuko duela euskararen jakite-maila egiaztatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoak berak zehaztutako merezimenduak baloratzeko.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek aipatutako 2020rako lehiaketa bateraturako deialdiak egin dituztenez, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2020rako lehiaketa bateratua baloratzeko epaimahaiko kideak izendatzea. Honela osatuko da epaimahaia:
Titularrak:
– Epaimahaiburua:
José Luis Iparraguirre Mugica jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatua.
– Mahaikideak:
• M.ª Jesús Sáez de Jáuregui Suso andrea, Arabako Foru Aldundiak izendatua.
• María Uribe Guerendiain andrea, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.
• Josune Aldabe Muxika andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.
• Ignacio Javier Etxebarria Etxeita jauna, Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.
• Julián Cabezas Urquiaga jauna, HAEEk izendatua euskarazko probak egitearen ondorioetarako soilik.
Ordezkoak:
– Epaimahaiburua:
Jose Luis Aramendia Cordón jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatua.
– Mahaikideak:
• Eduardo Alday Galán jauna, Arabako Foru Aldundiak izendatua.
• Ramón Sorarrain Tolosa jauna, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.
• M.ª Aranzazu Arana Learte andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.
• M.ª José Cano Cueli andrea, Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.
• Iratxe Etxebarria Arizmendi andrea, HAEEk izendatua euskarazko probak egitearen ondorioetarako soilik.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 12a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.