12. zk., 2021eko urtarrilaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
241
EBAZPENA, 2020ko abenduaren 28koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Iñigo Arredondo López de Gereñu jaunak gainditu egin duela 2020ko martxoaren 10eko ebazpenak (2020ko martxoaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Automatika eta Sistemen Ingeniaritza» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Iñigo Arredondo López de Gereñu jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***0149**. Kodea: AGC8L1-D00224-12. Jakintza arloa: Automatika eta Sistemen Ingeniaritza. Saila: Elektrizitatea eta Elektronika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskara/gaztelera/ingelesa). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Seinaleak eta Sistemak» eta «Zirkuito Linealak eta ez-Linealak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2020ko abenduaren 28a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.