12. zk., 2021eko urtarrilaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
237
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2020ko abenduaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Matxalen Legarreta Iza andreak gainditu egin duela 2020ko ekainaren 26ko Ebazpenak (2020ko uztailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, "Soziologia" jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Errakuntzarik antzeman delarik 2020ko abenduaren 9an EHAAren 245 zenbakian argitaratu zen Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenean, Matxalen Legarreta Iza andrea lehiakideak «Soziologia» jakintza arloko agreatu plaza bat betetzeko 2020ko ekainaren 26ko Ebazpenaren (2020ko uztailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzako Aldizkaria) bidez egin zen lehiaketa gainditu duela argitaratzeko dena, errektorego honek honako zuzenketa hauek egiten ditu:
Honako hau dioen lekuan:
«Kodea: AGC8L1-D00337-3».
Honela esan behar du:
«Kodea: AGC8L1-D00337-7».