Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2021eko urtarrilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
125

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 266/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 266/2017 prozedura.

Demandatzailea: Racell Morey Acosta andrea.

Prokuradorea: Rafael Gomez-Escolar Carranceja jauna.

Demandatua: Daniel Antonio Cepeda Mateo jauna.

Prokuradorea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

371/2018 epaia, 2018-10-03koa, seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 266/2017 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Racell Morey Acosta andreak eskatuta, Daniel Antonio Cepeda Mateo jaunaren aurka.

Daniel Antonio Cepeda Mateo demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ezin izan zaio jakinarazpena egin, eta, beraz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala