6. zk., 2021eko urtarrilaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
107
IRAGARKIA, 2020ko azaroaren 27koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira izatezko bikotea desegiteko alde bakarreko erabakiak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako kausa bat gertatu da, eta eranskinean aipatzen direnei ezin izan zaie berariaz jakinarazi Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatutako izatezko bikotea desegiteko alde bakarreko erabakia.
Hori horrela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta maiatzaren 16ko 155/2017 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendu arautzailearen 19.3 artikuluan xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaen 27a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.