6. zk., 2021eko urtarrilaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (274 KB - 7 orri.)
- EPUB (349 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
98
EBAZPENA, 2020ko abenduaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bitartez argitara ematen baita ikus-entzunezko ekoizpenaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 23ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda.
AURREKARIAK
1.– 2020ko uztailaren 6an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 23ko Agindua, ikus-entzunezkoen ekoizpenaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena.
2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 atalean ezarritakoaren arabera, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak EHAAn argitaratu beharko dira, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat.
Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 23ko Aginduaren babesean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ukatu (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 15a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.