6. zk., 2021eko urtarrilaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
92
IRAGARKIA, Gobernantza Departamentuko Diputatuen Kontseiluaren Idazkaritzako, Aholkularitzako eta Toki Administrazioarekiko Harremanetako zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.
2021eko urtarrilaren 4ko 1 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko ondorengo lanpostu honen deialdia argitaratu da:
– Gobernantza Departamentuko Diputatuen Kontseiluaren Idazkaritzako, Aholkularitzako eta Toki Administrazioarekiko Harremanetako zerbitzuburuaren lanpostua (B2020/L10).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun baliodunetan.
Donostia, 2021eko urtarrilaren 5a.
(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa).
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.