Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2021eko urtarrilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
84

IRAGARKIA, 2020ko azaroaren 30ekoa, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinarekin jakinarazten baita lan arloko I202020000022092 arau-hausteengatik –arau-hauste aktan jasotakoak– zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatu ekintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen, ekintzaren eduki osoaren berri izateko, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Urdaneta kalea, 7 – 1. solairua, Donostia), 9etatik 14etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2020ko azaroaren 30a.

Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako burua,

VICTOR MONREAL DE LA IGLESIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala