5. zk., 2021eko urtarrilaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
83
IRAGARKIA, 2020ko azaroaren 17koa, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinarekin jakinarazten baita lan arloko I202020000015830 arau-hausteengatik –arau-hauste aktan jasotakoengatik– zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.
Aipatutako ekintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen ekintzaren eduki osoaren berri izateko Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Urdaneta kalea, 7 – 1. solairua, Donostia), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 20 egutegi-eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2020ko azaroaren 17a.
Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako burua,
VICTOR MONREAL DE LA IGLESIA.