Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2021eko urtarrilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OLABERRIKO UDALA
71

IRAGARKIA, 2021erako Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Olaberriko Udal Batzarrak, 2020ko azaroaren 19an eginiko saioan, erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.– Olaberriko Udalaren 2021erako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea.

Bigarrena.– Aipatutako lan-eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta horren laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan –azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkeraren arabera– xedatutakoa betez.

2021erako Enplegu Publikoaren Eskaintza

Karrerako funtzionarioa

Izena: Administrazio Orokorreko Administraria.

Dotazioa: 1.

Izaera: Funtzionarioa.

Taldea: C1.

Eskala: Administrazio Orokorra.

Azpieskala: Administraria.

Titulazioa: Batxilergoa, Lanbide Heziketako teknikaria edo indarrean dagoen araudiaren arabera horien baliokide diren titulazioak.

Hizkuntza-eskakizuna: 3, 1994-10-31ko derrigortasun-datarekin.

Maila: DO 15.

Dedikazioa: osoa.

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Olaberria, 2020ko abenduaren 22a.

Alkatea,

JOKIN GARMENDIA ASURABARRENA.


Azterketa dokumentala