Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2021eko urtarrilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
66

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Psikologia Fakultateko zuzendariak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2020ko irailaren 25eko ebazpenean (2020ko urriaren 6ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita-ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askeaz betetzeko deiladi publikoa iragartzen zen–, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2017ko urtarrilaren 25ean hartutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko eta eskumenen eskuordetzeko dena (2017ko otsailaren 3ko EHAA) erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Teresita del Niño Jesús Markiegi Amondarain izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko:

– Izena: Kargudunaren idazkaria (ikastegiak).

– Erref.: F 399.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 11.

– Maila: 18.

– Hizkuntza eskakizuna: 2; derrigorrezko data.

– Langunea: Psikologia Fakultatea.

– BE.

– Campusa: Gipuzkoa.

Bigarrena.– Izendapena EHAAn argitaratu den biharamunetik ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2020ko abenduaren 14a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala