5. zk., 2021eko urtarrilaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
63
1409/2020 EBAZPENA, abenduaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrearen izendapena aldatzen den, eta, aurrerantzean, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariordea izango den.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren irailaren 25eko 1243/2019 Ebazpenaren bidez, Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea izendatu zuten Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariordea lanpostua betetzeko. (2019ko urriaren 7ko EHAA, 190. zk.).
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2020ko urriaren 27ko Akordioaren bidez, Zuzendaritza Nagusiaren egitura aldatzea onartu zen. Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren berrantolaketari dagokionez, Asistentzia Sanitarioko Zuzendariordetzaren izena aldatu eta, aurrerantzean, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetza deituko da, eta Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetza sortu da.
Aurrekoa ikusita, aldatu egin behar da Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrearen izendapenaren izena; beraz, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea onartzen duen ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak emandako eskumenen babesean, Zuzendaritza Nagusi honek, honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Aldatzea Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrearen izendapenaren izena; izan ere, aurrerantzean, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariordea izango da.
Bigarrena.– Ebazpen hau indarrean jarriko da behean adierazitako dataren hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.