Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2021eko urtarrilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
51

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira interesdunak Administrazioarekiko Auzien Donostiako 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 367/2020 prozedura laburtuan.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Administrazioarekiko Auzien Donostiako 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

367/2020 prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko maiatzaren 11ko Ebazpenaren aurka aurkeztua, zeinaren bidez ezetsi baitzen Hezkuntzako aldi baterako kontratazio-zerrendetako behin betiko zerrenden aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, eta pertsona gisa ager daitezen.

Eranskineko zerrendetan daude ematen den epaiaren eraginpean egon daitezkeen pertsonak eta, horregatik, aipatu prozeduran interesduntzat hartzen direnak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 23a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

MIREN IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE.

ERANSKINA
EMATEN DEN EPAIAREN ERAGINPEAN EGON DAITEZKEENEN ZERRENDA
Demanda baiesteak zerrenda hauetako hautagaiei eragin diezaieke:
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala