Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2021eko urtarrilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
41

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 9koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2020ko azaroaren 30eko Ebazpena, zenbait kide oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak 2018ko abenduaren 3an eman zuen Ebazpenaren –Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoa– hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (abenduaren 18ko EHAA, 242. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren –apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatua– 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazten da 2020ko abenduaren 4an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko azaroaren 30eko Ebazpena, zenbait kide oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, beronen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 9a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ELIXABETE ECHANOVE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala