Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2021eko urtarrilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
38

IRAGARKIA, 2020ko abenduaren 15ekoa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez etxebizitza ikuskatzeko prozedurako entzunaldi-izapideak jakinarazten baitira.

Aipatutako entzunaldi-izapideak zuzenean jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak, bost eguneko epean, Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) agertu ahal izango dira, entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko. Halaber, hamar eguneko epea izango dute, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 15a.

Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala