Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2021eko urtarrilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
32

AGINDUA, 2020ko abenduaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen den Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 28ko Agindua, Urduñan (Bizkaia) dagoen «Nuestra Señora de la Antigua» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 28ko Aginduaren testuan (2020ko azaroaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 236. zk.). Agindu horren bidez, Urduñako (Bizkaia) «Nuestra Señora de la Antigua» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari baimena aldatu zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2020/5084 (2/2) orrialdean, 1. artikuluan, Ikastetxearen osaeran, gehitu behar da:

« – Lanbide Heziketa:

1.– Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

a) Sukaldaritzako eta gastronomiako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.

2.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

a) Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.»

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala