Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2021eko urtarrilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
31

AGINDUA, 2020ko abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Nazaret Lanbide Heziketa» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Nazaret Lanbide Heziketa» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); urriaren 29ko 1394/2007 Errege Dekretua, zeinaren bidez Haur hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren (azaroaren 24ko BOE), eta uztailaren 21eko 462/2009 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (irailaren 15eko EHAA) eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2021-2022 ikasturterako:

Kode zenbakia: 20004721.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Nazaret Lanbide Heziketa».

Titularra: Nazaret Fundazioa.

Helbidea: Aldakonea 36.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Haur hezkuntza» goi-mailako heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

○ Administrazio-kudeaketako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Administrazio eta finantzako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2. ziklo.

○ Zuzendaritzari laguntza emateko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

○ Merkataritza jardueretako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Nazioarteko merkataritzako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Marketin eta publizitateko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ Mikroinformatika sistemetako eta sareetako erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Sareko informatika sistemen administrazioko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Web aplikazioen garapeneko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Osasungintza:

○ Erizaintzako zaintza osagarriak erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Farmazia eta parafarmazia erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Ahoaren eta hortzen higienea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:

○ Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Gizarteratzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Haur hezkuntzako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala