2. zk., 2021eko urtarrilaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
PORTUGALETEKO UDALA
22
IRAGARKIA, Portugaleteko zarataren maparen hasierako onespenari buruzkoa.
Alkatetzak 2020ko azaroaren 24an dekretu bat egin zuen. Dekretu horren bidez Portugaleteko Zarataren Mapari behin behineko onespena eman zion.
Kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 2132/2012 Dekretuaren 13. artikuluak dioena bete nahian, mapa jendaurreratuko dugu iragarki hau aldizkari honetan argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hogeita hamar eguneko epean, interesdunek aztertu dezaten eta egoki deritzeten alegazioak aurkeztu ditzaten.
Zarataren Mapa Zerbitzu eta Ingurumen Sailean aztertu ahalko da.
Jendaurreko epealdian alegaziorik egin ezik, Zarataren Mapa behin betiko onetsi dela ulertuko da.
Portugalete, 2020ko abenduaren 17a.
Alkatea,
MIKEL TORRES LORENZO.