Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2021eko urtarrilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
18

IRAGARKIA, 2020ko abenduaren 3koa, Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde ordezkariarena, etxebizitza babestuen esleipenen ebazpenak jakinaraztekoa.

Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Andia kalea 13, 5.a, Donostia), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz adierazi beharko dute esleipena onartzen dutela edo uko egiten diotela, hamar egun balioduneko epean, bertaratzen direnetik aurrera, edo iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, baldin eta adierazitako epean agertu ez badira.

Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaie interesdunei Etxebizitza Eskatzaileen Erregistrotik, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko abenduaren 3a.

Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala