Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2021eko urtarrilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
14

EDIKTUA, neurriak aldatzeko bideratutako 777/2020 prozeduraren ondoriozkoa.

Judizioa: 777/2020 neurriak aldatzeko prozedura.

Demandatzaileak: Natalia Bustero Arija andrea eta Aitor Galdós Caballero jauna.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

323/2020 Epaia, Natalia Bustero Arija demandatzaileak Aitor Galdos Caballero jaunaren onespenarekin hasitako neurriak aldatzeari buruzko 777/2020 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.

Aitor Galdos Caballero jaunaren gaur egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera.

Fiskaltzak soilik aurkez dezake apelazio-errekurtsoa ebazpen horren kontra, seme-alaba adingabekoen alde egiteko.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala