262. zk., 2020ko abenduaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 2 orri.)
- EPUB (235 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5603
588/2020 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez akatsak zuzentzen diren Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 11ko 489/2020 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra ezartzeko zikloaren destinoen eskaintza argitaratzen da kategoria honetan: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko erizain kategoria.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
OsakidetzaKo Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 11ko 489/2020 Ebazpenean (2020ko abenduaren 21eko EHAA, 254. zk.) akats batzuk antzeman dira, eta horiei aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatu behar zaie.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 489/2020 Ebazpena, abenduaren 11koa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena aldatzea. Horren bidez, lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra ezartzeko zikloaren destinoen eskaintza argitaratzen da kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Erizaina kategoria,
Honakoa esaten den lekuan:
«Kategoria: Erizaina.
Lanpostu funtzionala: Erizaina».
(Ikus .PDF)
Honakoa esan behar du:
«Kategoria: Erizaina.
Lanpostu funtzionala: Erizaina».
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Ebazpenaren egunetik eraginkortasuna ematea.
Beste ekintzetan Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 11ko 489/2020 Ebazpenean ezarritakoa mantentzen da.
Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari hilabeteko epearen barruan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 22a.
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendaria,
MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.