Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

261. zk., 2020ko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5599

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako prozedura batzuen ebazpenak jakinarazteko dena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk ebatzi ditu, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan arau-hauste batzuengatik.

Interesdun batzuei ezin izan dizkiegu ohiko moduan jakinarazi ebazpen horiek. Horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesdun horien NAN/AIZ zerrenda eranskinean dago.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osasuneko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, eta baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan ere, hilabete bateko epearen barruan, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunean kontatzen hasita, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen, 121. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 / 94 403 17 16.

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie isunaren ordainketa hurrengo epean egin beharko dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunek gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen dutenean –ezesten bada, behintzat.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan – aldez aurretik hitzordua).

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, premiamendu-bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2020ko abenduaren 3a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala