261. zk., 2020ko abenduaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (264 KB - 2 orri.)
- EPUB (228 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5598
IRAGARKIA, 2020ko abenduaren 14koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, Azazetako Parke Eolikorako administrazio-baimenaren eskabidea, udalerri hauetan: Bernedo, Arraia-Maeztu, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga (Araba).
Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zeinean arautzen baita energia eolikoz sortzen den energia elektrikoaren ekoizpenaren instalazioak baimentzeko prozedura Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, Azazetako Parke Eolikorako aurkeztutako administrazio-baimenaren eskabidea iragartzen da:
– Kokapena: Azazeta.
– Eskatzaileak: Aixeindar SA.
– Eraginpeko herriak: Bernedo, Arraia-Maeztu, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga (Araba).
– Aerosorgailu kopurua: 8.
– Potentzia gordin instalatua: 40 MW.
– Aerosorgailueen koordenatu geografikoak UTM (ETRS89 – 30. eremua) eta eraginpeko azaleraren poligonala:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek lehiaketan parte hartzeko eskabideak aurkez ditzaten egiten da argitalpen hau. 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluak aipatutako aldizkarietan iragarki hau azken aldiz argitaratzen den egunean hasi eta hogei egunekoa izango da horretarako epea, dekretu horren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 14a.
Arabako lurralde-ordezkaria,
JESÚS PASCUAL LORENTE.