Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

261. zk., 2020ko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5588

AGINDUA, 2020ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Nuestra Señora del Rosario» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Barakaldoko (Bizkaia) «Nuestra Señora del Rosario» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur hezkuntzako 1. zikloko urte batetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bat urtebetez azpiko haurrentzako unitatea bihurtzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2010 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan; azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2020-2021 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bat urtebetez azpiko haurrentzako unitatea bihurtzeko instalazioak aldatzeko:

Kode zenbakiak: 014583 eta 48000939.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Nuestra Señora del Rosario».

Titularra: Fundación educativa Francisco Coll.

Helbidea: Burtzeña Plaza, 7.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bat urtebetez azpiko haurrentzako unitate bihurtzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honelako edukierakoak:

• Unitate 1 urtebetez azpiko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

• Unitate 1 urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.

• Unitate 2 bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

2. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntza-deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala