261. zk., 2020ko abenduaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5587
AGINDUA, 2020ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Zubiaur» Musika-eskola publikoari baimena aldatzen baitzaio instalazioak eta helbidea lekuz aldatzeagatik.
Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Zubiaur» Musika-eskola publikoaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez instalazioak lekuz aldatzeagatik helbidearen aldaketa eskatzen duen.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomi Elkartean «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Zubiaur» Musika-eskola publikoaren instalazioak eta helbidearen aldaketa baimentzen da. Ikastetxe horrek (015587 eta 48016777 kode-zenbakiak) orain arte Elizalde 2an izan du helbidea, baina, aurrerantzean, helbide hau izango du:
Helbidea: Txiki Otaegi, 1.
Udalerria: Amorebieta-Etxano.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.