261. zk., 2020ko abenduaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (261 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5584
282/2020 DEKRETUA, abenduaren 22koa, zeinaren bidez kredituak gaitzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2020ko aurrekontuko 7212 programan –Industria-garapena eta ekintzaileentzako laguntza–, 5413 programan –Teknologia– sarrerak egon direlako (zenbatekoa: 30.000.000,00 euro).
2016. urtean, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 30.000.000,00 euroko bermea gordailutu zuen Finantzen Euskal Institutuan, zeren eta mailegu-programa bat bermatu nahi baitzuen efizientzia energetikoko neurrien I+G+B arlorako. Programa hori ez zen exekutatu, ordea, eta, ondorioz, dirua itzultzeko eskatu zen. Horregatik, Finantzen Euskal Institutuak 30.000.000,00 euroko sarrera egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian.
Finantzen Euskal Institutuaren Gizarte Funtsa zabaltzeko asmoz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eskatu du gaitu dadila Finantzen Euskal Institututik lortu den 30.000.000,00 euroko sarrera 2020ko ekitaldiko aurrekontuan.
Hori dela eta, dekretu honen bidez, diru-sarrera hori gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin.
Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2020ko abenduaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onartzea kreditu batzuk gaitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren 2020ko aurrekontuan, gastuen egoera-orri honetan:
(Ikus .PDF)
Kreditu hori sortu da, sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak egon direlako:
(Ikus .PDF)
Funtsez bidez, Finantzen Euskal Institutuaren Gizarte Funtsaren zabalkuntza finantzatuko da.
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko abenduaren 22an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.